Tximeleta
Munduan tximeleta espezie asko daude, pinpilinpauxa izenaz ere ezagutzen ditugu. Bere lau hegoak kolore askotakoak dira eta distiratsuak diren ezkata txiki-txikiz osatuta daude. Tximeletak loreen nektarrez elikatzen dira, bere ahoa tronpeta bihurtzen zaio hau zurgatzeko. Tximeletak bere kumeak hostoen artean edo zuhaitzen adarretan izaten ditu. Tximeleten bizia oso laburra da, egun edo aste batzuk bakarrik. Tximeletak arraultzetatik jaiotzen dira, hasieran beldarrak dira tximeleta bihurtu arte.